Seguidores

lunes, 1 de noviembre de 2010

Esaidazu...

Esaidazu
ez naizela damu izan behar,
noizbait maitatu izan nauzula.
Esaidazu
nire bihotzak ez duela zertan gelditu,
taupadak sentitu ahal izango ditudala.
Esaidazu
fida naitekeela zure begiradaz, 
gezurrik ezkutatzen ez duela.
Esaidazu
gure garaia oraindik
heldu ez dela.
Esaidazu
ez duzula alde egingo udazkeneko zuhaitzetatik
erortzen diren ostoak bezala.
Lierni

No hay comentarios:

Publicar un comentario